XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

kalipugabe. izond. (Ipar.) Kalipurik gabea; koldarra.

kaliputsu. izond. (Ipar.) Kementsua.

kalitate. iz.

1. Zerbaiten edo norbaiten izaera osatzen duten ezaugarri-multzoa.

Kalitate txarreko papera.

2. Bikaintasuna, kategori gailentasuna.

Kantitatea baino kalitatea nahiago izan.

kali(tu). du ad. (Ipar.)

1. Suge, apo eta kidekoak indarkeriaz hil.

2. (hed.) Pertsona bat hil.

kalitxa. iz. (batez ere Ipar.)

1. Garatxoa.

2. Landare batzuetan sortzen diren bola-modukoak; kukusagarra.

kalitxa-belar. Ik. zaran-belar.

kalitxa(tu). da ad. (Ipar.) Kalitxaz bete. Esku kalitxatuak.

kalitxe. iz. 1. (Geol.) Klima lehorreko lurrazalean agertzen den karezko geruza edo zarakarra, euri-uretan disolbatutako kaltzio karbonatoak sortua.

2. (Miner.) Sodio nitrato naturala.

kalitz. iz. (Ipar.) Kaliza.

kaliza. iz. 1. Kopa-itxurako ontzia, mezetan, sagaratzen den ardoa ezartzen denekoa.

2. (Bot.) Lorearen korolaren behealdea inguratzen duen estalkia, sepaloz osatuta dagoena eta gehienetan hostoen kolore berekoa dena.

3. (Mikol.) Acetabula generoko onddoen izen arrunta.

Oin ildoduna duen kopa-formako fruitu-gorputza dute eta konifero-basotan hazten dira.

Batzuk jangarriak dira.

4. (Zool.) Kopa- edo poltsa-antzeko hainbat egitura; bereziki giltzurrun-pelbiseko hodi edo barrunbea.

kalkaneo. iz. (Anat.) Orpoko hezurra, tartsoaren osaketan parte hartzen duena.

Aurrealdetik kuboidearekin dago giltzatua eta goitik astragaloarekin.

kalka(tu). du ad. 1. Jatorrizkoa, paper, oihal, etab.ekin kontaktuan jarriz, irudi, inskripzio edo erliebe baten kopia atera.

2. (hed.) Zerbait zehaztasun osoz kopiatu.

3. Ik. galka(tu).

1 kalko. iz.

1. Kalkatzearen ekintza eta ondorioa; kalkatuz lortutako kopia.

2. (Hizkl.) Hizkuntza batek beste hizkuntza bateko hitz edo esamolde bat itzuliz sortzen duen forma.

(Adib., telefono mailegua litzateke, baina urrutizkin kalkoa).

2 kalko. Grekotiko erroa (khalkhos: kobrea edota brontzea).

Adib. kalkomania. kalkopirita.

kalkomania. iz. (Art. graf.)

1. Inprimaketa-prozedura, paper berezi batean inprimatu dena gainazal batean (portzelana, beira, paper, etab.etan) ezartzea ahalbidetzen duena.

2. Honela lortutako irudia.

kalkopirita. iz. (Miner.) Burdina eta kobre sulfuro naturala ().

Tetragonala.

Kolorez beltzeska edo horiska.

Kobrearen mearik garrantzitsuena.

kalkulagailu. iz.

Informazio-tratamendurako makina, automatikoki eragiketa numeriko, logiko edo analogikoak egin ditzakeena.

kalkula(tu). du ad.

1. Kantitate edo magnitude jakin batzuetatik abiatuz, beste kantitate edo magnitude batzuk zehazteko beharrezkoak diren eragiketak egin.

2. Faktore jakin batzuen arabera, arrazoiaren bidez zerbait neurtu edo zehaztu.

kalkulu. iz.

1. Kalkulatzearen ekintza.

2. (Log.) Formalki formulaturiko adierazpen sinbolikoak transformatzen direneko eragiketa-sistema, axioma-multzo batean oinarriturik adierazpenen egi edo faltsutasun-baldintzak zehaztea helburu duena (logika formalean bi bereizi ohi dira: proposizio-kalkulua eta predikatu-kalkulua).

3. (Mat.) Kalkulatzeko metodo eta prozedurez arduratzen diren matematikaren zenbait adarri ematen zaien izena.

Kalkulu integrala.

Kalkulu diferentziala.

4. (Med.) Zenbait organotan sortzen den konkrezioa (giltzurrun, behazun-maskuri, gernu-aparatu, etab.etan).

kalkulu-zentru. (Inform.) Erakunde, enpresa, bulego, etab.etan, datu-prozesamendu automatikorako behar den tresneria nagusia eta teknikari-multzoa daudeneko egoitza.

kalo, kali. Grekotiko erroa (kalos: ederra).

Adib. kaligrafia.

kaloia. Ik. kaiola.

kalonje. iz. (Erl.)

1. Katedral edo kolegio-eliza baten zerbitzuan bizi den kleriko diozesiarra (kalonje sekularra).

2. Erdi Aroan, bereziki S. Agustinen erregelari jarraituz, sortu ziren elkarteetako batean bizi zen erlijiosoa (kalonje erregularra).

kaloria. iz. Bero-kantitateak neurtzeko unitatea (cal).

Presio atmosferiko normalean ur gramo baten tenperatura 14,5 ampdeg;C-tik 15,5 ampdeg;C-ra handitzeko behar den bero-kantitatea da.

Bere baliokide mekanikoa 4,1868 joule dira (dietetikan maiuskulaz erabiltzen da kilokaloria izendatzeko).

kaloriko. izond. Beroari edo kaloriari dagokiona.

kalorimetria. iz. (Fis.)

Beroak parte har dezakeen fenomeno guztietako bero-transmisio motak aztertzen dituen fisikaren atala.

kalorimetriko. izond.

Kalorimetriari dagokiona.

kalorimetro. iz. (Fis.)

Gorputz batek askatzen edo jasotzen dituen bero-kantitateak neurtzeko aparatua.

kalostra. iz. 1. (Ipar.) Monasterio batean, kleriko ez direnek sartzea debekatua duten alderdia.

2. (Eraik.) Balaustrada.

kalostrape. iz. (Ipar.) Klaustroa.

kalostrazpi. iz. (Ipar.) Kalostrapea, klaustroa.

kalota. iz. 1. Txanoa, bereziki ume txikiena.

2. (Anat.) Garezur-gangaren goiko zatia.

kalotx. iz.

1. (Ipar.) Oinetakoei itsatsitako elurra.

2. Eskalapoia.

kalpar. Ik. galpar.

kaltarika. adb. (BN) Borborka, irakiten.

kaltarkitsu. izond. Kaltegarria.

kaltarrai(tu). du ad.

Ihes doanari esetsi.

kalte. iz. Norbaiti edo zerbaiti beste norbaitek edo zerbaitek eragiten dion edozein eratako galera edo hondamena.

Tabakoaren kalteak.

Edozein batasun-saio zenbait euskalkiren kaltetan egingo zela.

-en kaltez, -en aurka, -en kontra. Elkarren kaltez ibili.